Proiektuak

Jauzi.eus

Euskararen normalizazioaren bidean, D ereduko ikastetxe publikoen inguruko hizkuntza ekosistemak osatzeari begira eskolaz kanpo antolatzen diren Guraso Elkarteen jardueren eskaintza eta Udal ezberdinen eskaintza publikoa jaso eta familiak informatzeko     jauzi.eus    bilatzailea sortu dugu.

5 helburu ditu: 

  • Eskolaz kanpoko jardueren zabalpenerako eta izena emateko toki erreferentziala sortzea.
  • Aisiako euskara hutsezko zirkuituak koordinatzea.
  • Guraso Elkartetako eskolaz kanpoko batzordeei lana erraztea.
  • Guraso Elkarte, jarduera eta hezitzaile kontaktu sarea osatzea.
  • Jarduerak gainontzeko auzo eta herrietan ezagutzera eman eta taldeak osatzeko matrikula minimoetara ailegatzen laguntzea.

Euskara Antzokira

Euskara Antzokira dinamikaren helburu nagusia, ikuskizun ezberdinen bidez, artean ere euskaraz bizi garela, eta arteak ere batzen gaituela azaleratzea da. Horretarako eskola bakoitzak euskararekin zerikusia duen edo eta euskaraz den ikuskizun motz bat, 5 minutu inguru, prestatzea litzateke kontua. Ondoren antzoki baten eszenatokian aurkezteko.

HELBURUAK

  • Nafarroako D ereduko ikastetxeen arteko harremanak irudikatzea ohikoa ez den eredu batean.
  • Euskara esparru akademikotik urrundu eta aisialdian gure hizkuntzaz gozatu.
  • Ikasleen inplikazioa eta motibazioa bultzatzea, arte adierazpenen bidez.

Euskararen Normalizazio Plana

Familien tipologia asko aniztu da D ereduan. Izan ere,  gertutasuna, hezkuntza proiektua, jaso duen harrera, publikotasuna, ikasleen profila eta beste zenbait alor dira gaur egun familien lehentasunak. Familia hauen artean D eredura seme-alaba eramanda euskararen transmisioa bermatuta egongo delaren sinesmena zabalduta dago. Hau inoiz ez da aski, eragile gehiago daudelako haurren bizitzan euskaraz bizitzetik aldentzen dutenak.

Euskara Mintza

Ikastetxeetako hizkuntza plangintzek zuzenduriko helburu nagusiaren ildotik, geure kulturaren transmisio egokirako eta ikasleen garapen osorako lagungarri nahi du izan Euskaraz Mintzak. Horrela ba, euskara ikas hizkuntza izateaz gain, bizi hizkuntza, eta beraz harremanetarako hizkuntza naturala bihurtzea dugu Euskaraz Mintza programaren helburu nagusia.

ZER DA EUSKARAZ MINTZA
Euskaraz mintza Sortzen elkartearen eskutik sortu den egitasmoa da, jolastordu batzuetan ikasleentzat begiraleak jartzen ditugu, euskararen erabilpena sustatzeko haur eta gazteak motibatzea garrantzitsua dela uste dugulako.

EskolHerrianEuskaraz

Sortzen Elkartearen iparra eta lanaren norabidea da, euskal haur eta gazteentzako hezkuntza eredu berria eraikitzea eta Euskal Herrian geure errealitateari eta beharrei erantzungo dien eskola sortzea. Haurrak eta gazteak dira gure begiradaren erdigunea. Eta horien etorkizuna da gizarteak bermatu behar duena, bai norbanako zein kolektibo gisa. Izan ere, haur eta gazteak komunitatearen baitan jaio, hazi, hezi eta bizi dira, eta komunitateari dagokio, guzti hori, baldintza egoki eta duinetan egin dezaten ziurtatzea behar dituzten tresnak eskainiz.

Haurrek, baina, beraien oraina eta etorkizuna euskaldun bezala bizi ahal izatea ez da eskuragarri duten zerbait, bertan berezko hizkuntza dena, euskara, egun oraindik hizkuntza gutxitua baita, eta euskal herritarrok