Nafarroako eskolen arteko eskutitza trukaketan oinarria duen eta irakurzaletasuna zein idazmena sustatzea helburu duen proiektua da.
Ikastetxe publikoko ikasle bakoitzak, gustuko duen liburu bat aukeratuko du eta eskutitz baten bidez, beste ikastetxe bateko ikasle bati liburua irakurtarazteko argudio, informazioa zein bere iritzi pertsonala helaraziko dio.
Eskutitza beste eskola bateko ikasle bati helduko zaio, eta honen truke, berak ere beste eskola bateko ikasle baten eskutitza jasoko du. Eskutitza honetan, liburu bat irakurtzeko gonbitea izango du. Liburua irakurri ondoren, bigarren eskutitz bat idatziko dio beste ikasle horri, liburua zer iruditu zaion azalduz.
Sortzen elkarteak, ikastetxeen arteko bitartekari lanak egingo ditu, ezkutitz trukaketa hau bermatuz.
Eskutitzek, behean argitutako informazioa eraman beharko dute eta luzera finkorik gabeko eskutitzak izanik, ikasle bakoitzak bere gaitasun eta gogoen arabera landuko du. Beti ere, errespetu eta adeitasunez.
Eskutitzak idaztea zein liburuaren irakurketa, eskola orduetan zein eskolaz kanpoko aisialdietan egin daiteke. Gurasoen laguntzarekin, bakarrik, zein irakurzaletasuna sustatzeko eskolan eskaini ohi diren orduetan burutu daiteke. Eskola bakoitzak bere behar eta ezaugarrien arabera antolatuko da, beti ere, aldez aurretik Sortzen Elkartearekin eta elkartrukea burutuko duen ikastetxearekin finkaturiko epeak errespetatuz.
Proiektuaren berri emateko, Sortzen Elkarteak ikastetxeekin eta tokian tokiko euskara teknikariekin lanketa burutuko du. Proiektua ikastetxe eta herri eskoletan zehar zabaltzeko asmoz.
Sortzen elkarteak, bitartekaritza lanak egingo ditu eskola baten eta bestearen arteko harremanei begira. Baita, eskutitz eta liburuak ikastetxe batetik bestera eramateko ardura. Era berean, edozein zalantza argitzeko zein laguntza eskaintzeko prest egongo da.
Elkartrukean oinarrituriko esperientzia bat denez, parte hartuko duten ikastetxeen ikasleak bigarren zikloko (3. Eta 4. maila) zein hirugarren zikloko (5. eta 6. mailak) ikasleak izango dira. Ahal den heinean, Sortzen Elkarteak, maila zein ziklo berdineko ikastetxeen arteko elkartrukeak bermatuko ditu, irakurzaletasun maila antzekoa bermatzeko asmoz.
Informazio gehiago: ikastetxeak@sortzen.eus