Nafarroako hezkuntza publikoan seme-alabak dituzuen familiei:

Mezu honen bidez hilaren 26an egingo dugun greba deialdiaren berri eman nahi dizuegu. Hezkuntza publikoko irakasleak gure jarduna gelditzera goaz kalitatezko hezkuntza baten aldeko beharrak ozen aldarrikatzeko.

Hezkuntza kontseilariaren hitzetan, greba egun honekin hezkuntza publikoa kaltetu besterik ez omen da egiten. Baina ongi dakigu zer den benetan hezkuntza publikoa kaltetzen duena eta ikasleengan eragin zuzena duena.

  • Gehiegizko ratioak. Ikasleei eta norbanakoari egokitutako kalitatezko arreta eman ahal izateko eta beharrak asetzeko, geletako ikasle kopurua murriztea ezinbestekoa da.
  • Irakasleen gainzama. Ikasleen zuzeneko arreta ongi bermatzeko
    eta kalitatezkoa izan dadin, prestakuntza orduak behar dira. Baina programez, gehiegizko burokraziaz, proba diagnostikoak, bilerak, ebaluazioak eta bestelako lanez goraino itotzen dituzte irakasleak.
  • Irakasleen plantilen ezegonkortasunak ikasleen jarraipena eta eskolako funtzionamendua urtero kaltetzen ditu.

Arrazoi guzti hauek tarteko, datorren irailaren 26an arratsaldeko 18tan Gurutze Enparantzatik aterako den manifestaziora batzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Ongi izan eta kalean ikusiko gara.