Kategoriak
Berriak

HELDUEN EREDUGARRITASUNA

Oraindik ere belaunaldi berrien bizkar jartzen dugu euskalduntze prozesua.

Ezin eska dakioke demografikoki hain pisu gutxi duen eta gizarte ohituretan eragiteko hain ahalmen mugatua duen belaunaldiaren euskararen normalizazioak eskatzen duena.

Helduon, eta bereziki, gurasoen eredugarritasuna ezinbestekoa da.

Hauxe da Euskararen Normalizazio Plana|ri jarraituz sortutako komikia.

Kategoriak
Berriak

URRIAK 29ko GREBAKO IRAKURKETA

Pasa den urriaren 29ko grebaren harira egondako manifestaldian Iruñeako San Frantzisko plaza bete genuen eskola publiko duin baten alde geundenok. Aldarriak askotan errepikatu izan dira azken hilabeteetan; soldaten igoera, ratioen jaitsiera, gainzamaren jaitsiera eta egonkortasunaren handitzea besteak beste.

Hala ere, iraileko greban ez bezala, honetarako Guraso Elkarteen laguntza eskatu da, hezkuntza komunitate osoa eragiten duen egoera baita hau. Eskertzekoa da San Frantzisko plazan sortutako irudia lortzeko gurasoek emandako sustengoa. Orain, Hezkuntza Departamentuaren erantzuna da falta dena, asko baikara aldaketa bat suposatuko duen erantzuna jaso nahi dugunak.

Manifestaldi amaieran Sortzen Elkarteak ehundaka pertsonen aurrean hitzegiteko aukera izan genuen, eskerrik asko aukera emateagatik. Gu aldarri guzti hauen alde egongo baikara Euskal Eskola Publiko Berriaren bidean!

Hauxe da Sortzen Elkarteak irakurritakoa.

Kategoriak
Berriak

IRUÑERRIKO IRAUNKORRA

Atzo Sortzen elkarteko Iruñerriko iraunkorren bilera izan genuen. Honetara Iruñerriko eskoletako guraso elkarte ezberdinen ordezkariak etorri ziren; J. Lizarraga, Amaiur, Ezkaba, Elorri, Bernart Etxepare, Patxi Larraintzar, Mendialdea II eta Irulegitik.

Zer da Sortzen elkartearen Iruñerriko iraunkorra? Mahai honetan sortzen|eko kideak eta elkarteko bazkide diren guraso elkarteetako ordezkariek parte hartzen dute. Hauetan, gai informatibo, zalantza eta hartu beharreko erabakiei eusten zaie. Honetaz gain, Guraso Elkarte bakoitzaren egoeraren inguran hitzegiteko espazioak dira Iraunkorrak, bakoitzaren indargune eta ahulezietaz aritzeko eta Elkartetik laguntza emateko.

Beraz, zure guraso elkartean Sortzen elkartearen laguntza behar baduzu idatziguzu, bazkide egin eta elkarri laguntzeko diren espazio hauetan parte hartu dezakezula jakin zazu.

Kategoriak
Berriak

ERRIGORA: EUSKARARI PUZKA

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Honen bidean, aurtengo kanpainari hasiera eman zioten atzo Bilbon. Agerreko uzta, euskarari puzka izeneko kanpaina honetan, urteero bezala Nafarroako erdialde eta erriberako produktuekin saskiak eratu eta Euskal Herrian barna banatzen dituzte, irabazien %25-a Ager eremuan eragina duen euskalgintzari emanez, horien artean Sortzen Elkarteari.

Aurten, pasaden urteetan bezala saski berde eta beltza eskaintzeaz gain, saski gorria gehitu dute, eguberrirako produktuez osatuta. Honetaz gain, beste berrikuntza bat dago. Kanpaina honetan saski bat eskuratuz gero Sortzen elkartearekin batera aurrera atera den Agertuz jolasa eskatu daiteke (hemen jolasari buruzko informazioa).

Beraz, arrazoiak soberan daude saskia eta jolasa eskuratzeko, elikadura eta kulturaren bitartez #euskararipuzka egiteko.

Kategoriak
Berriak Sin categoría

URRIAK 29an GREBARA

Urriak 29-ko grebara begira sindikatuek Guraso elkarteen atxikimendua eskatu dute. Pasa den irailako grebaren ondorioz Hezkuntza Departamentuak proposatutako eskaintza ez da nahikoa ratioen jaitsi, soldaten igo eta lan gainkarga eteteko, beraz sindikatuek aurrera egin dute urriak 29-ko grebarekin.

Greba honetarako Guraso elkarteen atxikimendua eskatu da. Horretarako, kartelean agertzen den QR-an sar zaitez.

Kategoriak
Berriak

EUSKARAZ MITZA: IKASTURTE HASIERA

Sortzen Elkarteko Euskaraz Mintza proiektuak 24/25 ikasturteari hasiera eman dio eta, urritik maiatzera amaierara bitarte, irakastegun guztietan Euskaraz Mintza saioa izango dute Nafarroako ikastetxe ezberdinetako haurrek.

Proiektu honek kultura transmisioan eragitea du helburuetako bat, haur jolas eta euskal musika lantzen da hain zuzen ere. Hizkuntza ikasgelako formaltasunetik atera eta tresna erabilgarria bihurtzeko bizitzako arlo ezberdinetan.

Egitasmo hau eskola orduetan gauzatzen da, baina apirila eta maiatzean zehar aukera dago gurasoek tailerrak jaso ahal izateko. Honetaz gain, irakaslegoari lan-zama arindu dezakeen proiektua da, Elkartearen eskutik formakuntza saioak jasotzen dituzten begiraleek ikasleekin ordubete ematen dutelako egunero.

Nafarroako ikastetxe guztiak gonbidatzen ditugu proiektuaren parte izatera. Informazio gehiago edo parte hartu nahi izatekotan euskarazmintza@sortzen.eus helbidera idatzi.

Kategoriak
Berriak

“JAUZI” BILATZAILEKO BEGIRALEENTZAT FORMAKUNTZA GAUZATU DA

Euskararen Normalizazio Planean agertzen den bezala, Jauzi.eus bilatzaile digitaleko begiraleek “murgiltzearen zainketa eta euskara dinamizazioa” izeneko formakuntza jaso zuten pasa diren asteetan.

Elkartetik funtsezkoa iruditzen zaigu begiraleen formakuntza haien zereginak hizkuntzaren transmisioan garrantzi handia daukan heinean. Formakuntza honetan, alde batetik, eginda dagoen hizkuntza diagnostikoaren inguruko kezka eta erreakziorako plana (Euskararen Normalizazio Plana) azaldu zaie. Aisia eraginkorra izan dadin; murgiltzearen zainketarako neurriak eta euskara dinamizatzeko metodoak erakusteaz gain, hizkuntza landu, hau dinamizatu eta hainbat hizkuntza-portaeraren aurrean nola jokatu azaldu zaie.

Euskararen Normalizazio Plana eskuratzeko euskarabatzordea.sortzen@gmail.com helbidearekin jarri zaitez kontaktuan.

Euskarak aisiara jauzi !

Kategoriak
Berriak Sin categoría

EUSKARAZKO AISIAREN ZABALPENA 

24-25 ikasturtean Sortzen Elkartetik abiatu den komunikazio kanpainaren baitan, “Zer irakurri?”, “Musikasten” eta “Aste honetan elkarrekin egiteko 2 jarduera” argitalpenak gauzatuko dira elkartearen komunikazio bideetatik. Kanpaina hau Euskararen Normalizazio Planaren (ENP) baitan txertatzen da. Izan ere, Iruñerrian, aisia aukera gehienak erdarara bideratuta daude defektuz. Erdarak askoz baliabide ekonomiko, logistiko eta komunikatibo gehiago ditu aisia orohar, kultur, arte eta kirol eragile ezberdinetan, izan pribatu, publiko, zein irabazi-asmorik gabekotan. Aisian, euskara hutsean, modu dinamizatuan eta murgiltzean oinarritutako aukera eta zirkuituen zabalpena momentuko erronka nagusienetako bat da. Euskararen normalizazioaren bidean, aisiak umeen motxila euskarazko esperientziekin betetzeko aukera uzten digu.

 Horretarako, habiapuntuetako bat euskaraz egin daitezkeen aisialdi jardueren berri ematea izan daiteke.Hauek erabilgarriak izango dira gurasoek seme-alabekin euskeraz jarduteari begira tresna gehiago eskuragarri izan ahal izateko. Sortzen Elkarteak hauen berri emateko ardura izango du eta, ahal den heinean eta dagokionean, gainontzeko agenteek, guraso elkarte eta zuzendaritzek zabaltzea eskertuko lizateke.

  • Zer Irakurri?: Bi astetan behin zabalduko diren seme-alabentzat bideratutako irakurketa gomendioak dira; Sortzen Elkarteko sareetatik berri emanen direnak; Instagram, Facebook eta X (Twitter).
  • Musikasten: Bi astetan behin zabalduko diren seme-alabekin batera, haien kabuz edo gurasoek entzun dezaketen musika gomendioak dira; Sortzen Elkarteko sareetatik berri emanen direnak; Instagram, Facebook eta X (Twitter).
  • Azkena, asteero, astean zehar seme-alabekin egin daitezkeen 2 jarduera ezberdinen gomendioen publikazioak dira. Batzuk Nafarroan dagoen euskal agendatik ateratakoak izango dira eta beste gutxi batzuk urte osoan burutu daitezkeenak. Hauek Sortzen Elkarteko sareetatik berri emanen dira ere; Instagram, Facebook eta X (Twitter).

Euskaraz bizi eta gozatu dezagun!

Kategoriak
Berriak

NAFARROAKO IRAKASKUNTZA PUBLIKOKO SINDIKATUEK IRAILAREN 26rako GREBARA DEITU DUTE

Nafarroako hezkuntza publikoan seme-alabak dituzuen familiei:

Mezu honen bidez hilaren 26an egingo dugun greba deialdiaren berri eman nahi dizuegu. Hezkuntza publikoko irakasleak gure jarduna gelditzera goaz kalitatezko hezkuntza baten aldeko beharrak ozen aldarrikatzeko.

Hezkuntza kontseilariaren hitzetan, greba egun honekin hezkuntza publikoa kaltetu besterik ez omen da egiten. Baina ongi dakigu zer den benetan hezkuntza publikoa kaltetzen duena eta ikasleengan eragin zuzena duena.

  • Gehiegizko ratioak. Ikasleei eta norbanakoari egokitutako kalitatezko arreta eman ahal izateko eta beharrak asetzeko, geletako ikasle kopurua murriztea ezinbestekoa da.
  • Irakasleen gainzama. Ikasleen zuzeneko arreta ongi bermatzeko
    eta kalitatezkoa izan dadin, prestakuntza orduak behar dira. Baina programez, gehiegizko burokraziaz, proba diagnostikoak, bilerak, ebaluazioak eta bestelako lanez goraino itotzen dituzte irakasleak.
  • Irakasleen plantilen ezegonkortasunak ikasleen jarraipena eta eskolako funtzionamendua urtero kaltetzen ditu.

Arrazoi guzti hauek tarteko, datorren irailaren 26an arratsaldeko 18tan Gurutze Enparantzatik aterako den manifestaziora batzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Ongi izan eta kalean ikusiko gara.

Kategoriak
Berriak

Jauzi.eus: eskolaz-kanpoko jardueren ikasturte hasiera

Sortzen elkarteak sortutako jauzi.eus bilatzaileak biltzen dutuen eskolaz-kanpoko jarduerek ikasturte berria hasiko dute. Hauen artean dantza, irristaketa, yoga edo polikirolak aurkitu daitezke, osotara 165 jarduera inguru eskainiz.

Jauzi.eus Euskararen Normalizazio Planaren (ENP) baitan barnebiltzen den proiektua da, euskara eskoletatik atera eta espazio informalak bereganatu eta hauetan normalizatzea helburu duena. Horretarako, guraso elkarte, jarduera eskaintzaile eta auzo zein herrietako espazio ezberdinen arteko sarea eratzea ezinbestekoa da.

Oraingoz Iruñerrira mugatzen den zerbitzua da Jauzi.eus-ena, 3-12 urte bitarteko haurrentzat. Jarduera hauetan parte hartzeko Jauzi.eus web-gunean izena eman behar izan zen pasa den Ekaina aldera, hala ere zalantzaren bat egotekotan (euskarabatzordea.sortzen@gmail.com) helbidera idatzi daiteke edo jarduera eskaintzen duen espazioarekin harremanetan jarri, oraindik plaza guztiak beteta ez egotea posible delako. Animatu zaitezte hemendik aurrera euskaraz jolastu, irri eta dantzatzera!