Kategoriak
Berriak

IRRIKURRI MARTXAN DAGO

Nafarroako eskolen arteko eskutitza trukaketan oinarria duen eta irakurzaletasuna zein idazmena sustatzea helburu duen proiektua da.

Ikastetxe publikoko ikasle bakoitzak, gustuko duen liburu bat aukeratuko du eta eskutitz baten bidez, beste ikastetxe bateko ikasle bati liburua irakurtarazteko argudio, informazioa zein bere iritzi pertsonala helaraziko dio. 

Eskutitza beste eskola bateko ikasle bati helduko zaio, eta honen truke, berak ere beste eskola bateko ikasle baten eskutitza jasoko du. Eskutitza honetan, liburu bat irakurtzeko gonbitea izango du. Liburua irakurri ondoren, bigarren eskutitz bat idatziko dio beste ikasle horri, liburua zer iruditu zaion azalduz. 

Sortzen elkarteak, ikastetxeen arteko bitartekari lanak egingo ditu, ezkutitz trukaketa hau bermatuz. Proiekturi buruzko informazio guztia hemen duzue.

Urtarrilan D eredu publikoko zein eskolek parte hartu nahi duten jakin behar dugu, otsailan lehenengo irakurketa eta eskutitza bidali eta beste eskolako ikasleak jaso ahal izateko. Martxoan eskutitzan agertzen den gomendioa irakurri eta bigarren eskutitza idatziko da. Azkenik, maiatza aldera bigarren eskutitza hau jasoko da ikasturteko Irrikurri|ri amaiera emanez.

Irrikurri beste zonalde bateko euskal ikasleekin harremana izateko proiektu aproposa da, modu honetan euskal ikasleak saretu eta irakurmen eta idazmena landuz.

Informazio gehiagorako: ikastetxeak@sortzen.eus

Kategoriak
Berriak Materiala

AGERTUZ JOLASA SALGAI

“Agertuz” Errigora elkartearekin batera sortutako karta jolasa da. Honetan Nafarroa Erdialde eta Erriberako herri eta produktuak agertzen dira. Jolasteko modu ezberdinak daude, hemen dituzue jolasteko arauak hiru hizkuntzatan (klikatu hemen). Jolasaren helburua, euskarazko jolasen eskaintza areagotzeaz gain, Euskal Herriko zonalde honetako produktuen eta herrien izenen erabilpena, askotan gazteleraz izandakoak, gure hizkuntzan ezagutarazi eta normalizatzea da.

“Agertuz” jolasa 12€-tan egongo da salgai (garraio gastuak kontuan hartu gabe). Jarraian dagoen galdetegiaren bitartez egin dezakezue eskaera. Sakatu hemen.

Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu. Gure materiala erostearekin asko laguntzen duzue Nafarroako Euskalgintza.

Kategoriak
Berriak

HAUR ESKOLAK EUSKARAZ AUZO GUZTIETAN

Guraso asko dira Iruñerrian haien seme-alabak euskarazko haur eskolara eramateko hiria zeharkatzen dutenak edo, are gehiago, ezin izan dituztenak hauetan matrikulatu eskaintza eskasaren ondorioz.

Bada garaia auziari irtenbidea emateko. Belaunaldi berriei euskara ezagutzeko aukera eman behar zaie eta Iruñean dugun egoera diglosikoa aintzat hartuta, murgiltze eredua da bidea, zeinak hizkuntza gutxitua lehenetsiko duen. Ikerketa guztiek argi utzi dute elebitasuna eta eleaniztasuna bermatzen dituela murgiltze ereduak.

335 egun pasa dira zentsura mozioa aurkeztu zenetik eta egoerak hobera egitetik urrun dago. Asiron alkateak haur eskolak euskaraz auzo guztietan nahi zituela aipatu zuen adierazpen batzuetan, hala ere, egoera hurrengoa da: auzo askotan ez dago euskarazko eskaintzarik eta murgiltze giroan haur eskola bakarra dugu (UPNrekin bi ziren). Horretaz gain, bi adarreko sei haur eskola sortu badira ere, ez dute euskalduntzekoa ziurtatzen.

Horregatik, abenduaren 11n manifestazioa egingo dugu Iruñeko Euskalgintzak. Iruñea eta Iruñerriko jendea 17:30etan Parlamentutik mobilizatzera deitzen dugu, aldarrikapenei aurpegia jartzeko.

Kategoriak
Berriak

AGERTUZ JOLASA

Pasa den astean San Frantzisko eskolan egon ginen Agertuz jolasa aurkeztu eta jolasten. Oso giro ona egon zen eta ikasleak oso gustora egoteaz gain erriberako produktu eta herrien izenak ikasteko aukera izan zute.

Askok, ilusioz NI HOR EGON NAIZZZ! edo irri tartean ORBURUAK EZ DITUT GUSTOKOoOOo! argi utzi zuten… hauek, ez jolasa bezala, denbora gehiago beharko dute gustuko izateko.

Agertuz jolasa Errigora elkartearen elkarlanarekin batera aurrera eramandako jolasa da. Honetan Nafarroa erdialde eta Erriberako produktu eta herrien izenak agertzen dira, izen hauetaz jabetu eta egunerokotasunean erabili ahal izateko; hauetako asko bere gaztelerazko forman ezagunak baitira. Hemen duzue jolasari buruzko informazioa.

Agertuz gutxi barru Sortzen Elkartearen web-gunean egongo dira salgai. Honetaz gain, San Frantzisko eskola esperientzia ikusita, Nafarroako eskolei Agertuz-en inguruko jolas tailerra egiteko borondatea aurkeztu diegu. Hemen dituzue bertan ateratako zenbait argazki.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu San Frantzisko eskolako langile eta gurasoei haien laguntzarengatik.

Kategoriak
Berriak

HELDUEN EREDUGARRITASUNA

Oraindik ere belaunaldi berrien bizkar jartzen dugu euskalduntze prozesua.

Ezin eska dakioke demografikoki hain pisu gutxi duen eta gizarte ohituretan eragiteko hain ahalmen mugatua duen belaunaldiaren euskararen normalizazioak eskatzen duena.

Helduon, eta bereziki, gurasoen eredugarritasuna ezinbestekoa da.

Hauxe da Euskararen Normalizazio Plana|ri jarraituz sortutako komikia.

Kategoriak
Berriak

URRIAK 29ko GREBAKO IRAKURKETA

Pasa den urriaren 29ko grebaren harira egondako manifestaldian Iruñeako San Frantzisko plaza bete genuen eskola publiko duin baten alde geundenok. Aldarriak askotan errepikatu izan dira azken hilabeteetan; soldaten igoera, ratioen jaitsiera, gainzamaren jaitsiera eta egonkortasunaren handitzea besteak beste.

Hala ere, iraileko greban ez bezala, honetarako Guraso Elkarteen laguntza eskatu da, hezkuntza komunitate osoa eragiten duen egoera baita hau. Eskertzekoa da San Frantzisko plazan sortutako irudia lortzeko gurasoek emandako sustengoa. Orain, Hezkuntza Departamentuaren erantzuna da falta dena, asko baikara aldaketa bat suposatuko duen erantzuna jaso nahi dugunak.

Manifestaldi amaieran Sortzen Elkarteak ehundaka pertsonen aurrean hitzegiteko aukera izan genuen, eskerrik asko aukera emateagatik. Gu aldarri guzti hauen alde egongo baikara Euskal Eskola Publiko Berriaren bidean!

Hauxe da Sortzen Elkarteak irakurritakoa.

Kategoriak
Berriak

IRUÑERRIKO IRAUNKORRA

Atzo Sortzen elkarteko Iruñerriko iraunkorren bilera izan genuen. Honetara Iruñerriko eskoletako guraso elkarte ezberdinen ordezkariak etorri ziren; J. Lizarraga, Amaiur, Ezkaba, Elorri, Bernart Etxepare, Patxi Larraintzar, Mendialdea II eta Irulegitik.

Zer da Sortzen elkartearen Iruñerriko iraunkorra? Mahai honetan sortzen|eko kideak eta elkarteko bazkide diren guraso elkarteetako ordezkariek parte hartzen dute. Hauetan, gai informatibo, zalantza eta hartu beharreko erabakiei eusten zaie. Honetaz gain, Guraso Elkarte bakoitzaren egoeraren inguran hitzegiteko espazioak dira Iraunkorrak, bakoitzaren indargune eta ahulezietaz aritzeko eta Elkartetik laguntza emateko.

Beraz, zure guraso elkartean Sortzen elkartearen laguntza behar baduzu idatziguzu, bazkide egin eta elkarri laguntzeko diren espazio hauetan parte hartu dezakezula jakin zazu.

Kategoriak
Berriak

ERRIGORA: EUSKARARI PUZKA

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Honen bidean, aurtengo kanpainari hasiera eman zioten atzo Bilbon. Agerreko uzta, euskarari puzka izeneko kanpaina honetan, urteero bezala Nafarroako erdialde eta erriberako produktuekin saskiak eratu eta Euskal Herrian barna banatzen dituzte, irabazien %25-a Ager eremuan eragina duen euskalgintzari emanez, horien artean Sortzen Elkarteari.

Aurten, pasaden urteetan bezala saski berde eta beltza eskaintzeaz gain, saski gorria gehitu dute, eguberrirako produktuez osatuta. Honetaz gain, beste berrikuntza bat dago. Kanpaina honetan saski bat eskuratuz gero Sortzen elkartearekin batera aurrera atera den Agertuz jolasa eskatu daiteke (hemen jolasari buruzko informazioa).

Beraz, arrazoiak soberan daude saskia eta jolasa eskuratzeko, elikadura eta kulturaren bitartez #euskararipuzka egiteko.

Kategoriak
Berriak Sin categoría

URRIAK 29an GREBARA

Urriak 29-ko grebara begira sindikatuek Guraso elkarteen atxikimendua eskatu dute. Pasa den irailako grebaren ondorioz Hezkuntza Departamentuak proposatutako eskaintza ez da nahikoa ratioen jaitsi, soldaten igo eta lan gainkarga eteteko, beraz sindikatuek aurrera egin dute urriak 29-ko grebarekin.

Greba honetarako Guraso elkarteen atxikimendua eskatu da. Horretarako, kartelean agertzen den QR-an sar zaitez.

Kategoriak
Berriak

EUSKARAZ MITZA: IKASTURTE HASIERA

Sortzen Elkarteko Euskaraz Mintza proiektuak 24/25 ikasturteari hasiera eman dio eta, urritik maiatzera amaierara bitarte, irakastegun guztietan Euskaraz Mintza saioa izango dute Nafarroako ikastetxe ezberdinetako haurrek.

Proiektu honek kultura transmisioan eragitea du helburuetako bat, haur jolas eta euskal musika lantzen da hain zuzen ere. Hizkuntza ikasgelako formaltasunetik atera eta tresna erabilgarria bihurtzeko bizitzako arlo ezberdinetan.

Egitasmo hau eskola orduetan gauzatzen da, baina apirila eta maiatzean zehar aukera dago gurasoek tailerrak jaso ahal izateko. Honetaz gain, irakaslegoari lan-zama arindu dezakeen proiektua da, Elkartearen eskutik formakuntza saioak jasotzen dituzten begiraleek ikasleekin ordubete ematen dutelako egunero.

Nafarroako ikastetxe guztiak gonbidatzen ditugu proiektuaren parte izatera. Informazio gehiago edo parte hartu nahi izatekotan euskarazmintza@sortzen.eus helbidera idatzi.