Azkeneko bi urteetan Sortzen Elkartea erabat aldatu eta indarberritu da, bere helburuak eta baloreak mantenduz. Garai txarrak pasa izan ditugu, baina gaurkoan ozen esan dezakegu garai horiek iraganean gelditu direla eta, indartsu eta gure eskubideen alde borrokatzeko prest gaudela.
Duela bi urte inguru burutu genuen barne gogoeta prozesuaren ondorioz, Sortzenek bere egoera berritzeko urrats erabakiorrak egin zituen. Fase berriari aurre egiteko erronkari ekin zitzaion eta talde eragilea sortu zuen Sortzenek. Talde eragileak sortzen aurrera eramateko urratsak finkatu zituen, hala nola, langile berrien sartzea Sortzenen proiektua aurrera eramango duten arduradunen izendatzea. Marta Diez Napal eta Aitziber
Garmendia Lizaso izan ziren, Sortzen Elkartea aurrera eramateko erronka onartu zutenak.
Lehenik eta behin, kontaktu guztiak berreskuratu eta talde iraunkorrak bildu zituzten berriro, gure jendea gure indarra baita. Ondoren, ekonomia erabat sendotu zuten: diru laguntza berriak lortu eta Errigoraren laguntza ongi kudeatu eta proiektu garrantzitsuetan inbertitu.
Azkeneko urteetan eukalgintza zein hezkuntzako eragileekin elkarlana sustatu dugu, haien artean: Euskararen Kontseilua, Ikastola Elkartea, Nize, Herrikoa,
Concapa, Britila, Hezkuntza Departamentua, Eusko Ikaskuntza, ELA, LAB, STEILASS eta hainbat eragile politiko.
Gure helburuak lortzeko, ezinbestekoa da hezkuntza komunitate guztiarekin lanean eta kontaktuan aritzea, eta horri gogor ekin diogu. Sakana eta Iruñerriako iraunkorrak sustatu ditugu, Piriniotako komunitatearekin erlazio sendotu dugu eta zonalde diskrimitatuan gure harremanak zabaldu egin ditugu. Bestetik, tailer desberdinak antolatu ditugu, Neurohezkuntza tailerra eta, informazioa zabaldu eta partekatu dugu gure kontaktuen artean.
Orain dela urte bete, Adriana Urmeneta taldera gehitu zen atal komunikatiboaren ardura hartuz. Sortzen elkartetik konturatu ginen komunikazioan hutsuneak genituela, alde batetik gure lana komunitateari helarazteko bide berriak jorratu behar ziren, eta bestetik komunitatea gurekin harremantzeko bideak berregin behar genituen. Helburu horiekin, buletina berreskuratu genuen, sare sozialei garrantzi gehiago ematen ari gara eta web orriaren berrikuntza lanetan aritu gara. Ikasturte honetan, proiektu berriak garatzeko eta gurekin harremanetan jartzeko bide berriak eraikitzen ari gara.
Urtero bezala aurre-matrikulazio kanpaina gauzatu genuen. Alde batetik gure lanketa propioarekin baina bestetik beste eragile batzuekin elkarlanean. NIE eta Kontseiluarekin batera, pertsona migranteei zuzendutako kanpaina garatu genuen, hainbat bideo sortu genituen eta zalantzak argitzeko mahai inguru bat antolatu genuen. Aurreko urtean ere, zonalde diskriminatutako ikasleekin bideo eder bat kaleratu genuen.
Sortzenek D ereduaren aldeko apustua egiten du. Hainbat hitzaldi informatibo antolatu ditugu, Kaparrotsun eta Oteizan adibidez. Gure neska mutilek euskara bere aisialdian integratzeko helburuarekin, Errigorarekin batera, zonalde diskriminatuko 15 herritan ludotekak antolatu genituen eta balorazio oso positiboa jaso dugu. Mendigorriako prozesuan ere parte hartu dugu, komunitatea bidean lagundu dugu eta guk ditugun baliabide guztiak eskeini dizkiegu.
Euskara, elkartearen ardatz nagusia da, hori kontutan hartuta hainbat espazioetan jardun dugu. Euskalgintzaren mahaian haur eskolen aferari heldu diogu eta euskara plazara ekimena sustatu dugu HE gurasoekin batera. Euskarri egiten zaizkion erasoen aurrean kalean izan eta izango gara.
Gure hizkuntzaren normalizazioari begira, hizkuntza proiektuak aurrera eraman ditugu. Horietako bat Euskaraz Mintza, euskara harremanetarako hizkuntza naturala bihurtzua helburu duen proiektua. Proiektu hau, kalera atera nahi izan dugu ere, Euskara kalera izenarekin. Aurreko ikasturte amaieran, Euskara Antzokira antolatu genuen. Hezkuntza komunitate guztia bildu eta hainbat ikastetxeek haiek prestatutako ikuskizunak aurkeztu zizkiguten. HUHEZI eta Hezkuntza Departamentuarekin batera, ikasle eleaniztunen proiektua ere garatzen ari gara.
2021-2022 ikasturteari ilusioz eta gogoz ekin diogu. Hainbat erronka ditugu:
- Ager zonaldean, Errigorarekin batera, ludotekak herri gehiagotan zabaldu.
- Euskaraz Mintza proiektua ikastetxe gehiagotara zabaldu eta Euskara Kalera egitasmoaren eskutik plazara atera.
- Hizkuntza proiektuak herri eta auzoetan zabalduz ikastetxeetatik at kalera txertatzen joatea Jolasbira proiektu kolaboratiboa.
- Euskarari egiten zaizkion erasoak salatu, Euskalgintza, Hezkuntza Departamendu, Kontseilua eta lau federazioen mahaietan.
- Tailer berriak garatu hiru-hilabetero.
- Eragile berriekin elkarlana sustatu.
- Berdintasuna, Bullying-a eta Inteligentzia emozionalari buruzko proiektuak garatu.
- Komunikazioa hobetu: Sare sozialak mugitu, web orria berritu, Telegram kanala sortu, komunitatearekin zuzeneko komunikazioa hobetu, etab.
Bide luzea dugu egiteko baina gogo handiz ekin diogu, espero dugu bertan elkar topatzea!