Aurreko kurtsoan neuro-hezkuntzaren gaiaren inguruko sortu zen interesa ikusita, aurten formakuntza oso bat antolatu dugu. Formakuntza, honako ataletan banatu da:
- Neuroeducación: por una educación basada en la ciencia.
- Garun emozionala: amigdalatik gainazal prefrontalera
- Diziplina positiboa: bada zigorrik eta saririk gabeko heziketa?
- Beharrezkoak dira etxekolanak?
- Haur eta nerabe garuna. Nola egin garapen osasuntsu baterako akonpainamendua?
- ¿Existe el TDAH?
Hizlariak David Castrillo eta Ane Arribillaga izango dira, eta saioak Antsoaingo kulturgunean burutuko dira, bakoitzak 5€ kostua izanik.
Lehenengo saioa abenduaren 11n garatu zen baina oraindik jorratzeko bost gai gelditzen zaizkigu. Hauetan izena emateko bete ezazue hurrengo inprimakia: https://labur.eus/neurohezkuntza
Neurozientziak, garunaren estruktura ezberdinek jokaeran eta ikaskuntzan duten eragina ulertzea du xede. Hezkuntzarako funtsezko tresnak eman diezazkiguke.