Sortzen Elkarteak urteero Nafarroako eskola publiko ezberdinetan martxan jartzen duen EuskarazMintza programaren ikasturte amaiera izan da, horrekin batera parte hartu duten ikasle guztiek diploma jaso dute eta berehala gurasoek ikasturte osoan zehar entzundako abestiez osatutako zerrenda jasoko dute udan seme-alabekin entzun ahal izateko.

Hurrengo urtera begira, aurten parte hartu duten ikastetxe zein nahi duten orori EuskarazMintza haien eskoletan izateko gonbitea luzatzen diegu.

Programa hau, ikasleen euskararen erabilera espazio ezberdinetan zabaltzea du helburua. Horretarako musika eta jolasak uztartzen dira, euskararengana esparru ezberdinetatik gehiago hurbildu ahal izateko. Programaren parte diren elkarte, ikastetxe eta monitorearen arteko koordinazioa bermatzen da, ikasleak ahalik eta baldintza hoberenetan egon daitezen EuskarazMintza ordutegian.

Uda ona pasa ta EuskarazMintza!