Urtero bezala Sortzenek Euskal Eskola Publiko berriaren aldeko elkarteak ” Euskara Antzokira” ekimena antolatu du maiatzaren 20an, arratsaldeko 17:00etan Antsoainen.
Sortzenek lehentasunez lantzen duen ardatza dugu euskara. Gure eguneroko jardunean euskaren normalizazioaren bidean lanean dihardugu, euskalgintzarekin, eta euskal hezkuntzagintzan lanean ari diren eragileekin elkarlanean.
Euskarari hauspoa ematea helburu duten ekimen ezberdinak lantzen ditugu ikasturtean zehar eta “Euskara Antzokira” garrantzi berezia dauka guretzat. Ikastetxeekin elkarlanean antolatzen dugun ekimena baita.
“Euskara Antzokira” ekimenaren oinarria euskara esparru akademikotik urrundu eta aisialdian gure hizkuntzaz gozatzea da. Horretarako, Ezkaba, San Frantzisko, Irain, Eunate, Amaiur, eta Bernart Etxepare eskolek hainbat ikuskizun prestatu dituzte eta Antsoaingo antzokiko eszenatokian aurkeztuko dizkigute.
Denetarik egonen da: antzerkiak, bertsoak, dantzak eta kantak, eta dena EUSKARAZ.. Sarrerak Antsoaingo udalaren web orrian aurkituko dituzue, maiatzaren 9tik aurrera: https://es.patronbase.com/_AnsoainEu/Productions . Ikasturte bukaeran, hizkuntza eta artea uztartuz, eskolen arteko batze moduko bat ospatzea dugu xede. Berriz ere, elkarlanean aritu eta gure komunitatea elkartu nahi dugu.
Emanaldia bukatzerakoa, 18:30ak inguru, SORTZEN TONBOLA burutuko dugu Antsoaingo plazan (Ezkaba eskolako patioan eguraldi txarra egiten badu), bertan salduko dira tiketak goiz guztian zehar. Gure laguntzaileai esker, opari pila ditugu: bazkariak, eskalada saioak, diskak, kamixetak, liburuak… ez galdu aukera eta gerturatu zaitez!
Esker bereziak gure laguntzaileei, haiek gabe ezinezkoa izango zen:
- AEK
- Bihatz
- Elhuyar
- Errigora
- Herriko Taberna
- IKA
- Irrisarriland
- Karrikiri
- Laba
- Salting
- Sorioneku
Animatu eta parte hartu!!