Albisteak
ORAIN ARDURA, hurrengo elkartaratzeak
2020-06-17
ORAIN ARDURAk ekainak 25erako deitzen dituen elkarretaratzeetarako idazkia, kartel mutua eta bideoa bidaltzen dizkizuegu, Sortzen ekimen honi atxikimena emanez, maiatzaren 26an aurkezpenean parte hartu zuen,
https://www.youtube.com/watch?v=DiwizfDeBWw&feature=youtu.be
ORAIN ARDURA EKIMENAK ELKARRETARATZEAK DEITU DITU
Orain Ardura ekimena erakundeek krisi ekonomiko eta sanitario honetan funts publikoak kudeatzeko erantzukizuna eskatzen duen kanpaina da. Pertsonen osasuna eta bizi-baldintzak jokoan dauden une honetan, haien ongizatea bermatzeko behar diren baliabideak ziurtatzea eskatzen dugu. Hori dela eta, gastu faraoniko guztiak geldiaraztea, eta Abiadura Handiko Trenaren , Bilbo handiko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen eta antzeko proiektuetan xahutzen den dirua gizarte-beharretara bideratzea eskatzen dugu.
Hilabete honetan, hainbat kolektibo sozial eta sindikalek zein norbanakoek manifestu bat sustatu dugu. Manifestua maiatzaren 26an aurkeztu zen Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako lau hiriburuetan, osasun-krisia gehien pairatu duten tokietan: ospitaleetan, zaharren egoitzetan...
Manifestu osoa kontsultatu eta pertsonen eta kolektiboen atxikimendua gehitu daiteke hemen: orainardura.wordpress.com.
Data horretatik, manifestuak onespen zabala ekarri du: 150 kolektibo sozial, ingurumeneko eta sindikal baino gehiagok eta 1800 norbanako inguruk sinatu dute gaur egun. Eta hau ideia horiek gizarte osora eramaten saiatuko den kanpaina baten hasiera besterik ez da.
Helburu horrekin, eta gizarte-zerbitzuetan baliabiderik ez dagoela salatzeko, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldientzako hipoteka astuna ekarriko duten gizarte-onurarik gabeko proiektuetan xahutzen diren bitartean, Orain Ardurak elkarretaratzeak deitu ditu. Ekainaren 25ean, osteguna, izango dira EAEko eta Nafarroako lau hiriburuetan, baita beste hainbat herritan ere. Herritarrak animatu nahi ditugu elkarretaratzetara joan daitezen eta osasuna eta gizarte-zerbitzu publikoak eta kalitatezkoak indartzeko beharra aldarrika dezaten.
Gaur egun baieztatutako elkarretaratzeen zerrenda NAFARROAN
- Iruñea: -La Misericordia Zahar- egoitza, 19:30ean.
-Etxabakoitz: Osasun etxea, 19:30ean.
-Sanduzelai: Osasun etxea, 19:00etan.
- Altsasu: Aita Barandiaran Zahar- egoitza , 19:30ean.
- Barañain: Osasun etxe berria, 19:00etan.
- Tafalla: Osasun etxea, 19:30ean.
- Etxauri: Osasun etxea, 19:30ean.
- Orkoien: Osasun etxea, 19:30ean.
- Agoitz: Udal plaza, 19:30etan.
- Leitza: Herriko plaza, 19:30etan.
- Lizarra: Osasun etxea, 12:30ean.
- Castejon: Solidaridad Zahar-egoitza, 19:30etan.
@ (2010-2021) Sortzen . * Jarauta Karrika 32, behea (31001 - Iruñea)
Tel. 848413853 - 606999002 * sortzen@sortzen.eus *