Albisteak

Jantoki osasuntsu eta hezitzaileen alde: Berton Bertokoa eta Nafarroako JanGela plataforma

2019-01-17

Azken egun hauetan Eskoletako Jantoki osasuntsu, ekologiko eta hezitzaile baten aldeko aldarrien artean, pare bat nabarmendu nahiko genituzke.

Alde batetik, Durangaldetik datorren Berton Bertokoa plataformaren bideo-aldarrikapena, Gure Platerra Gure Aukera plataformaren parte direnak. Bestetik, larunbat honetan Iruñeko Kondestable jauregian egingo den JanGela plataformaren jardunaldia

Esteka honetan, GURE PLATERRA GURE AUKERA plataformak larunbat honetan Muskizen aurkeztuko duen dokumentuaren inguruko informazio gehiago. Hemen

Bestetik, larunbat honetan ere, urtarrilaren 19an, Iruñeko Kondestable Jauregian, Nafarroako JanGela Plataformak antolatua, jardunaldiak ospatuko dira. Guraso Elkartez osatutako plataforma bat da.

Sortzen Elkartetik bat egiten dugu dinamika hauekin, Slow Eskola baten alde, jangela osasuntsu eta hezitzaile baten alde, tokian tokiko eta jaki ekologikoak erabiliko dituztenak.

Jantoki osasuntsu eta hezitzaileen alde: Berton Bertokoa eta Nafarroako JanGela plataforma

Bideoak