Albisteak

MURRIZKETARIK GABEKO HEZKUNTZA BURUJABEA NAHI DUGULAKO, ABENDUAREN 12AN GREBARA

2017-12-11

Sortzen Elkarteak bat egiten du sindikatuek abenduaren 12rako Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian egindako greba deialdiarekin, eta bertan parte hartzera deitzen du Hezkuntza komunitatea:

- Ezinbestekoa delako hezkuntza komunitate osoaren konpromisoa hezkuntzan bizi dugun egoera eraldatzeko.

- Nahi eta behar dugun eskola eredua eraikitzeko eta bestetik egunero pairatzen dugun inposizio eta murrizketen aurrean erantzun eraginkorrak eman ahal izateko.

Behetik gora eraiki nahi dugulako gure hezkuntza sistema. Eskolaz eskola, herriz herri, lekuan lekuko errealitate eta beharrei erantzungo dien eskola baten aldeko apustua egiten dugulako. ​Hezkuntzan burujabetza behar dugulako, abenduaren 12an denok grebara!