Albisteak

Landa eremuko eskolak. Abarzuza

2015-03-10

Gaur Abartzuzako eta inguruko biztanleekin egon gara, Sortzen Elkartearen izenean, Gari Torregrosa eta Sergio Iribarren, gure babes osoa ematen.

Herriko eskolaren egoera dela eta, azpiegiturarekin lotutako arazoak, alegia, Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Mahaiaren bisita izan dute. Landa eremuko eskola gehienek pairatzen dutenaren antzeko egoera dute Abartzuzan, eta honi, azken aurre-matrikulazioan D eredua aukeratu dutenei, Hezkuntza Departamendutik, ezezkoa ematea gehitu behar diogu. Gogoratu behar dugu, eremu mistoan gaudela, eta lege aldaketa gabe ere, D eredua ezartzeko aukera bermatua beharko luketeela.

Irakasleak, gurasoak eta bertako zein inguruko zinegotziak bildu dira parlamentariekin. Eskola berri bat behar dute, eta gainera euskaraz, zonaldeak dituen beharrei erantzungo diena. Abartzuzan argi dute. Honen aurrean, UPNko parlamentariaren erantzuna: "Pero tenemos el Parlamento que tenemos, y UPN tiene la mayoria".

Sortzen Elkartetik, honekin lotutako bi hitzordu:

- Larunbat honetan, aldaketa sozialaren alde eta Euskal Eskola Publiko berri baten alde. Beharrezkoa da, inposaketen garaia amaitu da, gehiengo soziala errespetatuko duen gobernu berri bat behar dugu.

- Igandean, martxoaren 15ean: Zonifikazioaren mugak gaindituz Martxa. Lizarratik Bilatortara. 11etan Lizarrako Hilobi Saindutik aterako gara, eta Bilatortara iristerakoan, hamaiketakoa eta Hamarratz Txokoa izango dugu. Martxa honen iragarki-bideoa.

Bukatzeko, apirilaren 19an Faltzesen ospatuko dugun Euskara Herria Josten jaialdira joateko deia egin nahi dugu. Bertaratu zaitezte eta ozen aldarrikatuko dugu, EUSKARA NAFARROA OSOAN.