Albisteak

MATRIKULAZIO KANPAINA

2015-01-26

GURE ABERASTASUNA, EREDU

Iritsi da gure haurrak eskola batean matrikulatzeko garaia. Honekin erabaki garrantzitsua hartu beharko dugu gure haurren heziketan eta pertsona gisa garatuko dituzten balore eta ikuspegietan. Jakinda ikastetxea ez dela heziketan parte hartzaile bakarra, bai inportantea izanen dela haurrentzat eta orohar guraso, tutore edota inguruko senideentzat.

Gure seme-alaben egunerokoa eta bereziki etorkizunerako hastapenak hasiko dituzten honetan, ikastetxe egokia aukeratzea da gakoa. Egokitasun hori, aldagai askok baldintzatuko dute: Hurbiltasunak, kalitateak, zerbitzuak, ikasketa planak... Alta, Sortzen elkartetik uste dugu hizkuntza ereduak ere inportantzia handia hartuko duela gure haurren heziketan. Frogatua baitago hizkuntza geihagoren ezagutzak beste ikasgaiaetan erreztasunak ematen dituela. Horretaz gain, hizkuntzen jakintzak, mundua eta ingurugiroa ulertzeko prisma zabalak eta anitzak ematen dizkigu pertsonoi.

D eredua da inguruko errealitate sozialari hoberen atxikitzen den hezkuntza sistema. Bertakoak eta berezkoak diren hizkuntzak irakasten direlako. Eta pertsonak erdigunean jarrita, eskola kokatua dagoen auzo edo herriko eguneroko bizian eta ohituretan atxikia dagoelako.

Aberatsa da D eredua. Gure jendarteko aberastasunak dituelako hezkuntza ereduaren oinarri. Gure lurrak eta baratzak bezalaxe aberatsa da:

* HIZKUNTZETAN aberatsak: Gure lurran, Nafarroan, egun erabiltzen diren bi hizkuntzak biltzen dituen eredua: EUSKARA eta GAZTELERA. Gainera, goi mailako INGELERArekin batera, beste hizkuntzak.
* EMAITZETAN aberatsak: Emaitzarik hoberenak lortzen dituzte D ereduko ikasleak urteroko frogetan; Honek, etorkizuneko lan ereamuari ateak irekiz.
* KONFIDANTZAN Aberatsak: Pertsonak erdigunean jartzen dituzten ikastetxeak. Komunitate baloreak helaraziz, landuz eta praktikan jarriz, ikastetxeko parte-hartzaile guztiekin: Ikasleak, gurasoak, tutoreak, irakasleak eta eskola langileak.
* HURBILTASUNEAN aberatsak: Herrian edo auzoan erabat sustraiktuak dauden ikastetxeak. Inguruko errealitate eta gure kulturarekin sinergia betean.

Sortzen elkartetik guraso guztiak animatu nahi ditugu  D ereduan haien haurrak matrikulatzera.

 

Eman zure iritzia

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Eremuak guztiak beharrezkoak dira.

Egin zure iruzkina

Captcha image

Jaso diren iruzkinak