Albisteak

ERRIGORA

2014-11-12

ERRIGORA MARTXAN DA !!   EGIN ZURE ESKAERA !!!

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka leloarekin aurten ere Nafarroako hegoaldean nekazaritzak eta euskarak bizi duten egoerari bulkaldi bat emanten saiatuko dira. 

 

50 euroren truke (merkatuko prezio berean) Nafar produktuez osatutako saski ederra eskuratzeko aukera dago. Diru horren %25 Nafar hegoaldeko ondorengo hiru proiektuetara joanen da: 

  • Erriberako ikastolak
  • Euskaraz bizi eta ikasiko Hamarratz proiektua
  • Erriberako AEK 

Urriaren 27tik azaroaren 12ra eskaera egiteko aukera dago. Gero azaroaren 17tik 30era 50€ pagatuz biltzen ahalko dira .