2017-09-21

Kurtso berri honek erronka berriak bezain garrantzitsuak dakarzkigu eta, horregatik, Nafarroako Sortzen Elkarteko bazkide garen oro elkartzeko beharra helarazi nahi dizuegu, gune bat antolatuz, erronka horien inguruan hitz egin eta erabakiak hartu behar ditugu eta. Pasa den ikasturtean Sanduzelai ikastetxean holako bilkura bat egin genuen, eta parte hartu zutenen balorazioa oso positiboa izan zen.

2017-09-15

Zer da 'Uharte euskaldun eleaniztunen bila' proiektua? 2016 urtean Uharten ‘Ikasle euskaldun eleaniztasunen bila’ egitasmoa garatzen hasi ginen.

Sortzen elkarteak, Euskararen Kontseiluak 2008. urtean sortutako «Ikasle euskaldun eleaniaztunak sortzen» dokumentuak proposatzen duena jarraituz, Euskal Herriko eskoletan Hizkuntza Proiektu eredu osatua lantzeko urratsak eman nahi ditu. Proposamen honek euskara ikastetxeko eremutik haratago zabaltzeko beharra adierazten du, besteak beste. Euskara eta haren erabilera sustatzeko herria eta auzoa ere inplikatu behar direla azpimarratzen du. Eskolak ezagutza bermatu behar du baina ezin da hizkuntzen irla izan eta ikasleek euskarazko espazio eta aukera berriak izan behar dituzte ikastetxetik kanpo.

2017-06-21

Nafarroako zenbait udalek onartutako mozioari bidea emango dio Parlamentuak. Gehienak, deitutako "zonalde ez-euskaldunean" kokatuak, beste udal bat "zonalde mistokoa". Denon gogoan, nafartar guztiontzat hizkuntza eskubide berberak izatea.

2017-06-14

Hemen dugu, gure eskola-agenda zoragarria!!​

Urtero bezala, 2017-2018 ikasturteko AGENDAren​ eskaera epea ireki dugu.

Materiala